Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Datorren larunbatean, apirilak 27, gaztetxearen 35. urteurrenaren ospakizuneko egun handia izango da. Jardunaldiari hasiera emateko, Ertxiña mendira igoera egingo da 10:00etan, eta, ondoren, hamaiketakoa gailurrean, energiaz bete eta ikuspegiaz gozatzeko. 14:30ean, bazkaria izango da, gaztetxean. Tiketak Fati tabernan eros daitezke 10 euroko prezioan. Arratsaldean, 19:00etatik aurrera, “Hamarru” elektrotxarangak joko du, eta, ondoren, kontzertuak izango dira 22:00etan, Enbata Lorade, Etxekalte eta Bassagain taldeekin.