LARUNBATEKO GERTAEREI BURUZKO IDATZIA

Kaixo:

Zestoako klubak salatu nahi du lehen larunbatean jubenilen partiduan ikusitako jarrerak ez direla bate ere egokiak eta erabat lotsagarriak direla. Ez dugu nahi Iraetan beste taldeko zaletu, jokalari edo epailea iraintzera edo iskanbila bila joaten den inor.

Zestoako Klubak isuna jaso du larunbateko jubenilen partidan pasatako gertaeren ondoren.

Beraz, jarrera hau duen oro MESEDEZ EZ ETORRI IRAETAKO FUTBOL ZELAIRA.

Hurrengo jubenil edo beste maila bateko partiduren batean horrelako jarrerarik ikusten bada, zuzendaritza batzordeak bestelako neurri batzuk hartu beharko ditu.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide