Albisteak

Lasaoko sanmartinak ate-joka

Azaroaren 7,11,12 eta 13an ospatuko dira aurten Lasaoko Sanmartin jaiak. Igande goizean emango diete hasiera festei, Lasaoko produktuen eta animalien azokarekin. Idiakaitz txistulari taldekoak ere bertan izango dira eta kalejira egingo dute Lasaoko erraldoi eta buruhandiekin. Eguerdi aldera, umeek txupinazoa bota eta argazki erraldoia aterako dute eta ondoren, gaztetxoentzako bazkaria egingo dute. Arratsaldean, berriz, haurrentzako puzgarriez eta txokolatada eder batez gozatzeko aukera izango da.

Azaroaren 11n jarraituko dute ospakizunekin. Meza nagusia izango da goizean eta ondoren, auzoko jubilatuek hamaiketakoa egingo dute. Txupinazoa hilaren 12an botako dute. Egun horretarako Jone Uria eta Andoni Egañarekin bertso  afaria antolatu dute eta ondoren, Hitzeder eta Txibilter trikitilariek alaituko dute giroa. Festak amaitzeko, azaroaren 13an Manitou eta Istilu taldeek kontzertuak eskainiko dituzte Frointoi-Hotz Fest ekimenaren barruan.

Egitaraua:

Azaroak 7, igandea

11:30. Lasaoko abere eta nekazal produktuek azoka-erakusketa. Ioritz eta Iraitz Arsuaga trikitilari eta erraldoi eta buruhaundiekin.

SALDA BADAGO

Ondoren. Umeen txupinazoa eta argazki erraldoia eta gaztetxoentzako bazkaria.

16:00. Frontoian haurrentzako puzgarriak.

17:00. Txokolatada.

Azaroak 11, osteguna

11:00. Meza nagusia

11:30. Auzoko jubilatuentzat hamaiketakoa

Azaroak 12, ostirala

20:00. Txupinazoa

20:30. Bertso afaria (Jone Uria eta Andoni Egaña)

Ondoren. Trikitilariak (Hitzeder eta Txibilter)

Azaroak 13, larunbata:

Frontoi-hotz fest

19:30. Txosna irekiera (ogitartekoak eta edaria)

20:30. Manitou taldearen kontzertua.

21:30. Istilu taldearen kontzertua.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide