Albisteak
Lasaora ibilaldia eta bisita
— 2017-03-02Zestoako kiroldegian urte askotan zehar ikusi izan dugu adineko jendea kirola egiten. Gaur egun ere adineko jendea astero elkartzen da kiroldegian, eta bertako langileek gidatuta ariketa fisikoa egiten dute.
Adineko jendeak hainbat ekimen egin izan ditu ariketa fisikoaren inguruan, Zestoa Osasuntsu izan da horietako bat. Horietaz gain, ekimen berriak ere sortzen dira, eta azken ekimena Gurutze Jubilatu Elkartearen eta Udalaren artean sortu dute. Asteazken goizean, Lasaora ibilaldia egin zuten, baina ibilaldi soila baino gehiago izan zen. Behin Lasaora iritsita, Santa Engraziako elojuaren berritze lanak nola doazen ikusi zuten eta Lasaoko Eliza ere bisitatu zuten.
Lasaoko egonaldia amaitzeko hamaiketakoa egin zuten eta ondoren bidegorritik Zestoara itzuli ziren. Mikel Irure kiroldegiko langileak azaldu digunez, “Lasaora egin dugun ibilaldia eta bertan ikusitakoa asko gustatu zaie parte hartzaileei eta aurrera begira ere antzeko ibilaldi gehiago egiteko asmoa daukagu”.
Egin zaitez bazkide
IRUZKINDU