Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.


ARGAZKIA: Zestoako Udala
Lasaoerreka bidean, Otolatik Itzirako bidegurutzera arteko errepide zatian asfaltoa berritzeko lanen lehenengo fasea burutu da. Zehazki, Itzira baserriko bidegurutzetik hasi eta Otola baserri aldera 710 metro errepide berritu dira. Lan hauek Asfaltos Urretxu SA enpresak egin ditu, guztira 67.784,93 euroko kostuarekin (BEZ barne). Obraren finantzaketan, Gipuzkoako Foru Aldundiak 35.000 euroko diru-laguntza eman du.