Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Urtero legez, lasaotarrek ere ospatu zuten Santa Agenda bezpera. Larunbatera aurreratu zuten ospakizuna eta etxez etxe eta baserriz baserri ibili ziren kopla eta kantuan. 20 lagun inguruko taldetxoa osatu zuten auzotarrek, Maialen Arzallus eta Andoni Egaña bertsolariak eta Unai Gallegi eta Imanol Azpeitia koplari eta trikitilarien laguntza izan zuten. Guztira, 29 kantaldi egin zituzten eta giro ederrean pasa zuten eguna.
Irakurri hemen Andoni Egañak Lasaoko santa eskeari buruz Berrian idatzitako iritzi artikulua.
Argazkiak: Nerea Azkue Segurola