Agenda

Lasaotarren Eguna

Lasaotarren Eguna ospatuko da ekainaren 4an  (larunbata). Seigarren urtez ospatuko dute lasaotarren jaia.

Egunaren helburua lasaotarrak biltzea eta elkarrekin egun ederra pasatzea da. Lasaotarrek parte hartuz (herri kiroletan, bazkaria eta afaria prestau eta montatzen, haurrentzako jolasetan, musika jartzen…) auzotarrekin eta auzotarrentzat sortutako eguna da !!
Lasaotar guztiak deituta daude parte hartzera !!
Egitaraua:
  • 11:00  HERRI KIROLAK FRONTOIAN
  • SALDA ETA TXORIXOA
  • “PAELLA” TXAPELKETA
  • 14:30 BAZKARIA- FRONTOIAN
  • Ondoren, “MUS”,”PUNTTO” ETA MAHAI JOKOAK
  • HAURRENTZAKO HERRI KIROL ETA JOLASAK
  • 21:00 AFARIA – HERRI ETXEAN



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide