Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Igandean ospatu zen Lasterbidean ekimena Oñatin (Gipuzkoa). Zestoako hainbat korrikalarik hartu zuten parte ekimenean, eta taldeko argazkiak bidali dizkigute.
“Euskal errepresaliatu politikoen eta euren senideen eskubideen aldeko nazio elkartasun lasterketa” da Lasterbidean. “Lasterketan emandako urratsak, elkartasun keinu bihurtzea” da ekimenaren helburua. Ekimen horren 5. edizioa izan da Oñatin egindakoa.
Korrikalarien modalitatean lasterketa luzea eta motza jokatu ziren, eta patinetako lasterketa ere jokatu zen. Guztira 740 korrikalari inguruk hartu zuten parte ekimenean.
IRUZKINDU