Albisteak
Lau Iturri elkarteko danborradako entseguak
— 2018-04-18Datorren ostegunean, hilak 19, hasiko dira Lau Iturri elkarteko danborradako entseguak. Arratsaldeko 20:00etan izango dira guztiak. Hiru entsegu egingo dituzte guztira eta hurrengoak, apirilaren 25 eta 26an izango dira. Hilaren 25ekoa “derrigorrezkoa” izango da, beraz, parte hartu behar duen orok joan beharko du.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide