Albisteak

Lau kasu positibo gehiago Zestoan

Beste lau kasu positibo zenbatu ditu Osasun Sailak azken orduetan herrian. Azken astean, 21 kasu zenbatu dira Zestoan. 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa 1147,93 kasukoa da (atzoko datu berbera). Urola Kostan, guztira, 70 kasu positibo zenbatu dira azken 24 orduetan.

Osakidetzak 16.237 PCR eta antigeno proba egin ditu Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian azken orduetan eta horietatik 1.325 positibo detektatu dira (egindako frogen %8,2a): 605 Bizkaian, 570 Gipuzkoan eta 140 Araban. Nafarroan, berriz, 4.573 froga egin dira eta horietatik 634 kasu positibo baieztatu dituzte.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide