Albisteak

Lau kasu zenbatu ditu Osakidetzak asteburuan Zestoan

Osasun Sailak emandako datuen arabera, lau kasu positibo zenbatu dituzte asteburu honetan herrian: bi ostiralean eta larunbatean eta igandean bana. Joan den astean 18 kasu atzeman zituzten herrian. 100.000 biztanleko azken hamalau eguneko intzidentzia tasak milatik gorakoa izaten jarraitzen du: 1129,94ko tasa zuen atzo Zestoak.

Eskualdean 90 kasu atzeman ditu Osasun Sailak ostiraletik igandera bitartean egindako frogetan. Kasu gehienak Azpeitian atzeman dituzte, 35 hain zuzen. 1.000tik gorako intzidentzia tasarekin jarraitzen dute han. Orion ere egoera antzeko dute. Asteburuan hamar kasu gehiago atzeman dituzte eta 1304,63ko intzidentzia tasa dute han.

Zumaian egoera hobera egiten ari da. Joan den ostiralean eremu gorritik irten zen. Asteburuan hamasei kasu atzeman ditu Osakidetzak han eta intzidentzia tasa 478,27koa da. Aizarnazabalen  kasu bakarra ere ez zuten zenbatu joan den astean. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Aizarnazabalgo Udalak eremu gorriko herriek dituzten neurri murriztaileak ezabatzea erabaki zuten joan den ostiralean.

Gainontzeko herriei dagokienez, Azkoitian sei kasu atzeman dituzte ostiraletik igandera bitartean, hamazazpi Orion eta bakarra Aian eta Getarian. Errezilen eta Beizaman ez dute positiborik zenbatu.

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide