Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Gorka Errezil, Dani Mayo, Garikoitz Tabasco eta Mikel Jauregi zestoarrak Dublingo maratoia egin zuten atzo, igandea. Lasterketaren 39. edizioa izan zen atzoko atzokoa eta guztira, 16.203 korrikalarik hartu zuten parte. Emaitza onak lortu zituzten zestoarrek Irladan. Errezilek 3.312. postua eskuratu zuen, Mayok, 884.a, Tabasco 475. salikatu zen eta Jauregi 550. postuan iritsi zen helmugara.