Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketak aurrera jarraitzen du. Zestoako taldeak aurreneko partidetan hirutik bi irabazi zituen herrian. Pasa den ostiralean, itzulerakoak jokatu zituzten Lazkaoko Joxemiel Barandiaran kiroldegian. Kadete eta jubenilek irabazi egin zuten 22-7 eta 22-16 hurrenez hurren. Nagusien mailan, berriz, gutxigatik, baina galdu egin zuten eta 22-21 amaitu zen partida. Andoainen izango dira hurrengo partidak.