Lehengo asteburuko emaitzak eta honetako kartelera

Pasa den asteburuan jokatu ziren Gipuzkoako federatuen lau t’erdiko txapelketako, lehenengo

faseko, azken saioak, nagusi, jubenil eta kadete mailan mutiletan.

Emakumezkoetan berriz, pasa den asteburuan eman zitzaion hasiera. eta nabarmendu beharra dago, emakumeek lehendabiziko aldiz jokatzeko aukera izango dutela eskuz banaka lau t’erdiko Gipuzkoako txapelketan.

Naroa Agirre herritarra ( Arroa-goia) izango da partaide bakarra eta lehengo astean estrenaitu zen Andoaingo Mendizabalen aurka.

 

Aste honetako kartelera:

Etxean Naroa Agirrek bakarrik jokatuko du, Ostiralean arratsaldeko 7tan.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide