Albisteak

Lehertu da festa Arroabean

Atzo hasi ziren jaiak jubilatuen egunarekin. Meza eta bazkari ederra egin zuten jubilatuek Ederki elkartean. Tripa ondo betetan, dantzarako sasoi ederra dutela oraindik demostratuta gelditu zen.  Haurrek ere izan zuten bere tartetxoa,  antzerki emanaldia eskaini zuten herriko umeek frontoian. Pala txapelketako finala Joseba Egaña eta Jokin Artetxe arroarrek irabazi zuten. Pintxo Lehiaketa Herrikoia ere egin zuten, Karmentxu agertu zen festei hasiera ematera eta eguna ondo errematatzeko Bertsolari Gazteen III. saioa.

Gaur, ostirala, umeen eguna:

10:30 Ume jolasak

13:30 Umeen bazkaria

15:00 Puzgarriak. Ondoren, apar-festa eta txokolatada

19:00 Pilota partidua:

Eneritz Arrieta/Araitz Eizagirre

Ohiana Orbegozo/Alaitz Badiola

20:00 Poteoa herritarren BTK batukadarekin.

21:30 Herri afaria frontoian

23:00 kontzertua: La jodedera, Bide Batez, Uranga&Huegun DJak




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide