Leok´k taldeak egindako adierazpenei erantzuna

Zestoako Gazte Asanbladatik argi utzi nahi dugu, birjabetzea eman genuen momentutik talde honekin zein espazioa erabiltzen duen eragile ororekin harremanetan jarri ginela, hauek beraien jarduna ez mozteko. Hori dela eta, hasieratik, Leok’k taldeari espazioa erabiltzeko aukera eman zitzaion.

Asteazken honetan, musika taldeak entsegua zutela aipatu ziguten eta beraz, espaziora bertaratuko zirela. Hori horrela, espaziora sarbidea eman eta behar izan ezkero beraientzako giltza propioak emateko prestutasuna adierazi genuen. Gure harridurarako, ordea, huste posible batek berauen materialak kaltetuko zituelaren beldurrez, taldeak bere material guztia atera zuen.

Hori dela eta, azpimarratu nahi digu asanbladak ez duela taldea inondik inora kanporatu eta bertatik irtetea beraien erabakia izan zela.

Z.G.A




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide