Albisteak

Leok’k taldeak “Kontadazu euria ikusi duzun” abestia kaleratu du

Duela 57 urte, 1968an, Zestoan sortutako Leok’k rock musika taldeak bere ibilbide luzearekin jarraitzen du, eta oraingoan ekarpen berriarekin dator. Taldeak “Kontadazu euria ikusi duzun” izeneko abestia kaleratu du, euskarara itzuli eta grabatu ondoren.

Jatorrizko kanta, “Have You Ever Seen the Rain?”, John Fogertyk 1970ean konposatu zuen Creedence Clearwater Revival talde mitikoaren eskutik. Orain, Leok’k Musika Kultur Elkarteak abesti hau euskarara ekarri eta bertsio berritua plazaratu du, rockaren klasiko bat gure hizkuntzan gozatzeko aukera eskainiz. Bestalde, bideo txiki bat ere egin dute, zenbait herritarren argazkietan oinarrituta, urte hauetan guztietan musikaren eta musikari herritarren eboluzioa nolabait adierazteko.

Egin klik hemen kanta berria entzuteko eta hemen bideoa ikusteko.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide