Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Libanoko Orkestra Nazionalarekin emanaldi berezia eskainiko du Garikoitz Mendizabal txistulariak datorren ostiralean Beiruten. Naji Hakim musikalgile libanoarrak sortutako Orkestra eta txisturako kontzertua pieza berezia aurkeztuko dute, Harout Fazlianen zuzendaritzapean. Gainera, Xabier Zabalaren Irribarrea ere joko du Mendizabalek.