Albisteak

“Liburuaren astea” antolatu du Udalak, Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta

“Liburuaren astea” antolatu du liburutegiak, Euskara, Kultura eta Gazteria sailekin elkarlanean, apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta. Apirilaren 12tik 28ra bitartean hainbat ekintza antolatuko dituzte:

-Apirilaren 12 eta 19an: Ilustrazio tailerra umeentzat Ainara Azpiazu “Axpi” ilustratzailearekin.

-Apirilak 16 eta 30, astearteak. “Nola aukeratu liburuak irakurzaletasuna sustatuz” tailerra, liburutegian, Dorleta Kortazar adituarekin, HH eta LHko guraso, hezitzaile eta gaian interesa dutenentzat. Lau orduko tailerra bi saiotan banatuko da, 17:30etatik-19:30 bitarteko bi saio, alegia. Aurrez izena eman behar da liburutegian, telefonoz, posta elektronikoz edota bertaratuta, apirilaren 10a baino lehen.

-Apirilak 17, asteartea, “80 amandre” helduentzako ipuin-kontaketa Dorleta Kortazarren eskutik, 19:00etan kultur etxean.

-Apirilak 20, larunbata: ipuin kontaketa  Amaia Egidazu kontalariarekin HH3 eta HH5 bitarteko umeentzat. Goizeko 11:00etan, kiroldegian.

-Apirilak 23, asteartea: Liburuaren nazioarteko eguna. “Kontaidazu ipuin bat” saioa 17:30ean, liburutegian.

-Apirilak 28, igandea: “Zestoa zestoarren hitzetan” literatur ibilbidea. Hainbat zestoarrek herriko txokoez eta kontuez idazti dituztenak jaso eta ibilbide  batean bildu ditugu eta helduen irakurle taldeko kideen ahotsetan jarri. 10:30ean liburutegitik abiatuta.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide