Albisteak

Liburutegia eta Kultur Etxea zabalduko dituzte astelehenean

Atzo arratsaldean egindako udalbatzarrean jakinarazi zuen erabakia Mikel Arregi Ertxin alkateak. Maiatzaren 13an liburuak mailegatzeko zerbitzua hasi zuten Udal liburutegian eta astelehenetik aurrera, erabiltzaileek bertara joateako aukera izango dute, segurtasun neurriak beteta. Ohiko ordutegian egongo da zabalik, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara.

Kultur Etxea ere zabalduko dutela iragarri zuen Nerea Odriozola Kultura zinegotziak. Jarduera iraunkorra duten taldeek soilik izango dute Kultur Etxea erabiltzeko aukera. Udalak Kultur Etxea erabiltzeko protokolo bat zehaztu du. Martxan hasi nahi duten taldeek Udalarekin jarri beharko du kontaktuan euren nahia adierazteko eta protokolo horren berri izateko. Sarrerako ateak uneoro itxita egon behar duela azpimarratu zuen Odriozolak bestela ezin direla higiene neurriak bete.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide