Albisteak

Liburutegiak ilustrazio tailerra antolatu du Liburuaren egunaren baitan eta bihar da izena emateko azken eguna

Irutxuloko Hitza / Estitxu Zabala

Irutxuloko Hitza / Estitxu Zabala

Apirilaren 23a Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta Liburuaren astea antolatuko du Udal liburutegiak. Honen arira, LHko bigarren eta hirugarren zikloko haur eta gaztetxoentzat Ainara Azpiazu “Axpi” ilustratzailearen Ilustrazio Tailerra eskainiko du Liburutegian.

“Axpi”ren ‘Basoan barna’ liburua erabiliko dugu lanerako eta sortzaileak egindako lana aztertu ondoren, pertsonaiak nola marrazten diren irakatsiko du eta berriak sortuko dituzte komiki-tira bat marrazteko.

Bi orduko bi saio egingo ditugu Zestoako Liburutegian eta honakoak dira aukerak: Lehenengo aukera, apirilaren 12an eta 19an (ostiralak), 18:00etatik 20:00etara. Bigarrena, apirilaren 18 eta 25ean (ostegunak), 17:00etatik 19:00etara. Tailerra doakoa izango da, baina martxoaren 22a baino lehen izena eman behar da, A edo B aukera hautatuz (izena ematen duenak bi saioetarako emango du izena, tailerra 4 ordukoa baita, nahiz eta bi egunetan banatu).

Izen-ematea liburutegian izango da eta hiru aukera daude:

– Liburutegira bertaratuz (astelehenetik ostiralera, 9:00-13:00 / 17:00-20:00)
– Liburutegira deituz. Tlf.: 943 147816
– Liburutegiko emailera mezua bidaliz. Posta elektronikoa: liburutegia@zestoa.eus

Plaza mugatuak dira, beraz, 15 haurretik gora apuntatuko balira, zozketa egingo litzateke.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide