Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Lili Jauregiak Martxoaren 8arekin bat eginda, Gasteizko “Kultur Ondareari Begirada Berriak” IV. gogoeta jardunaldietan parte hartuko du gaur arratsaldean. Lili Jauregiko koordinatzaile den Xabier Fernandez izango da bertan. Jauregiaren xehetasunak aurkeztuko dituzte Ondare Eraikinaren Ikerketa Taldeak antolatzen dituen jardunaldi hauetan.
Bihar, asteazkena, ate irekiak izango dira Lili Jauregian, jardunaldiko parte hartzaileentzat, goizeko 11:00etan hasita. Carlos Olaetxea Gipuzkoako Foru Aldundiko museoen eta Gordailuen zuzendariak emango die ongi etorria 10:30ean.