Albisteak

Lili Jauregiko bisita antzeztuen denboraldia hasiko da larunbatean

Denboraldi berriari hasiera emango dio Lili Jauregiko antzezpenak ohiko moduan, martxoaren 8ko aldarrikapenekin eta leloarekin bat eginez, “Emakumeak gora!”.  Lili jauregian antzezten den “Lilitarren Ohorea” antzezpeneko protagonista, XVII. mendeko euskal emakumea da, Andre Madalen, lilitarren leinuko azken biztanlea. Emakume langile mobilizatu eta ez konformistaren irudia erakusten du. Datu historikoetan oinarrituriko antzezpena da, ikerketa historikoetan oinarritutako gidoi landua duena. Beti ere talde txikietan gozatzen den antzezlana da, ikusleak antzezpeneko parte izaten direlarik.

Pertsonaia historikoekin eta hezur-haragizko aktore baten dramatizazioarekin, Andre Madalenek bisitariak 1678. urtera eramaten ditu.  Bidean, bakarrizketa baten bitartez, bisitariek jauregia eta nortasun handiko euskal emakume paregabearen istorioa ezagutuko dute.

Uztaila bitartean, larunbatetan arratsaldetan izango dira bi txanda eta igandetan goizez, bi egunetan ere txanda bat euskaraz eta bestea gazteleraz. Zazpi euro ordaindu beharko da sarrera eta erreserbak egiteko telefonoa 943 86 88 11 da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide