Lili jauregira bisita

Astebete falta dugu oporrak hartzeko eta horren aurretik, eskolaz kanpoko ekintzatxo bat egin dugu. Hain zuzen ere, Lili jauregia bisitatu genuen joan den larunbat goizean. Zestoako ikasleez gain, Azkoitiko AEK-ko zenbait ikasle eta mintzalagun ere etorri ziren.

Jauregirainoko paseotxoaz gozatu ondoren, aldaba jo eta Andre Madalenek han jazotako gertaerak kontatu zizkigun. Ederra izan zen XVII. mendean herrian egiten zen bizimodua ezagutzea. Eskualdeko ikasle, irakasle eta mintzalagunok elkar ezagutzeko ere aukera polita izan genuen gero. 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide