Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Lin Ton Taun taldeak kiroldegiko teilatuko terrazako lehen kontzertua eskainiko du datorren apirilaren 20an. Polybius eta Rodeo taldeekin batera igoko dira oholtza gainera. Estazio zaharreko entsegu lokala erabiltzen duten taldeek antolatu dute ekitaldia, Zestoako Udalaren laguntzarekin. Sarrera bost euro ordaindu beharko da eta lortutako dirua, entsegu lokaleko konponketak egiteko erabiliko dute.