Albisteak

Lizarraitz eremua berritzeko lanekin hasi da Udala

Lizarraitz bizitegi eremuko parkea berritzen hasi zen iragan astea Udal brigada. Lorategiko zuhaixkak kendu zituzten aurrena eta orain, urbanizazio lanekin hasi dira. Euri urak jasotzeko sareta berriak eta argi gehiago jarriko dituzte bertan eta hormigoi inprimatua botako dute. Udalak jakinarazi du berdegune zatiak mantenduko dituztela eta auzuneko sarrera erraztuko dutela. Lanen aurrekontua 39.383,09 €  eurokoa da eta obrak hiru asteko iraupena izango dutela aurreikusten da.

Lizarraitzeko lanak amaitutakoan, Arteaga 3 zenbakiaren ondoan dagoen plazatxoa berrituko dute. Gune hori oinezkoentzat egokituko du Udalak eta autoek bertara ezingo dute sartu aurrerantzean. Zintarri berria jarri, euri urak jasotzeko sareta berria egin, zuhaitz berria landatu eta 245 m2-ko azalera duen hormigoi inprimatuzko zolata egingo dute bertan. 29.146,08 euroko aurrekontua dute lanek eta bi aste beharko dituzte obra amaitzeko. Bi obrak Renovalan enpresak egingo ditu.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide