Albisteak

Lizarrara irteera antolatu dute jubilatuek urriaren 17rako

Urriaren 17an, osteguna irteera antolatu dute Zestoa eta Aizarnazabaleko jubilatuentzat.

Lizarrara egingo dute txangoa oraingoan. 8:30ean aterako dira eta Iratxeko monasteriora bisitatzera joango dira. Ondoren, Iratxe jatetxean bazkalduko dute. Otorduko menua hurrengoa izango da: Cesar entsalada, oilasko beteriko hostopila, ganba broxeta, legatza saltsa berdean edo txerri ukondo errea, ardoa, postrea eta kafea.

Parte hartu nahi dutenek, urriaren 11 baino lehen izena eman beharko dute 943 14 70 91 zenbakira deituta goizeko 10:00 eta 11:00 bitartean. Ekintzaren prezioa 50 eurokoa izango da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide