Albisteak
Lore jangarri eta kimuei buruzko tailerra izango da ostegunean Iraetako baratzetan
— 2019-05-07Udalak eta Kutxa Ekoguneak elkarlanean antolatuta, lore jangarri eta kimuei buruzko tailerra izango da datorren ostegunean, hilak 9, Iraetako baratzen gunean. Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara izango da hitzordua eta saioa doakoa izango da. Sukaldaritzan loreak eta broteak geroz eta gehiago erabiltzen direla azaldu dute antolatzaileek eta zein modutan erabil daitezken ikasteko aukera izango da osteguneko saioan. Tailerraz gain, Furgobaratza ere bertan izango da eta baratzen inguruko aholkularitza zerbitzua eta hazi ekologikoak eskainiko dituzte.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide