Albisteak
Luis Mari Txapartegi aizarnarra bigarren Euskal Pentatloi Txapelketan
— 2018-10-01Joan den larunbat iluntzean jokatu zen Euskal Pentatloi Txapelketa Azpeitiko zezen plazan. Guztira, bost kirolarik hartu zuten parte proban; Xabier Zaldua, Aritz Azpiazu Arria VI.a, Jon Gisasola Zaldi, Aratz Muguertza eta Luis Mari Txapartegik.
Parte hartzaileek 25 aldiz 100 kiloko bola jasotzea; 400 kiloko harriarekin gizon proban bi plaza osatzea; kanaerdiko hiru enbor moztea; 50na kiloko txingekin sei plaza osatzea; eta 3 kilometroko korrika saioa egin behar zuten. Zaldua zumarragarrak irabazi zuen proba, 36 minutu eta 26 segundoko denborarekin. Txapartegi izan zen bigarren, 40 minutu eta 33 segundo behar izan zituen Pentatloia amaitzeko. Azkenik, Aratz Muguertza mutrikuarra sailkatu zen hirugarrenĀ 49 minutu eta 47 segundoko denborarekin.
Ikusi argazki bilduma Urola Kostako Hitza atarian.
Argazkia: Urola Kostako Hitza
Egin zaitez bazkide