Albisteak

Luis Mari Txapartegi laugarren II.Euskal Pentatloi Txapelketako finalean

Larunbat iluntzean jokatu zen II.Euskal Pentatloi Txapelketako finala Azpeitiko zezen plazan. Sei kirolarik hartu zuten parte: Luis Mari Txapartegi aizarnarrak, Xabier Zaldua zumarragarrak, Aratz Muguertza mutrikuarrak, Xabier Orbegozo errezildarrak, Joxean Olaskoaga oriotarrak eta Joseba Otaegi zizurkildarrak. Parte hartzaileek 25 aldiz 100 kiloko bola jasotzea; 400 kiloko harriarekin gizon proban bi plaza osatzea; kanaerdiko hiru enbor moztea; 50na kiloko txingekin sei plaza osatzea; eta 3 kilometroko korrika saioa egin behar izan zituzten ahalik eta denbora gutxienean. Zaldua zumarragarrak lortu zuen bigarren urtez jarraian txapela. Joseba Otaegi sailkatu zen bigarren postuan. Hirugarren, Arria V.a eta laugarren, Luis Marti Txapartegi aizarnarra. Bosgarren Aratza Muguertza izan zen eta seigarren, berriz, Aizperro.

Hemen dituzue denborak:

1. Xabier Zaldua: 38:30

2. Joseba Otaegi: 39:01

3. Arria V.a: 39.54:

4. Luis Txapartegi: 41:40

5. Aratza Mugertza: 43:03

6. Aizperro: 45:28

Argazkia: Urola Kostako Hitza




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide