Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Igande honetan jokatu da Gipuzkoako eskolarteko banakako xake txapelketako zonaldeko jardunaldia Azkoitiako Kultur Etxean, Infantil, Alebin eta Benjamin mailatan.
Benjamin mailan, Luken Pascual zestoarrak parte hartu du, eta txapelketa bikaina egin du: jokatutako bost partidetatik bostak irabazi, bost puntuak lortuz eta lehen postua eskuratuz.
Luken Azkoitiako Anaitasuna Kakute Xake Taldeko kidea da, eta bertan aritzen da bere arrebarekin batera.