Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Euriteek lur-jausia eragin dute Iraetako bidegorrian. Bigarren tunela pasata (Zestoatik Iraetara noranzkoan) gertatu da luizia. Udaletxeko langileak garbiketa lanak egiten aritu dira goizean zehar baina bihar arte bidea itxita egongo dela jakinarazi dute.
Ibaia, indarrez
Euri jasen ondorioz, indartsu dator Urola ibaia. Gainezka egiteko zorian dago zenbait puntutan. Sastarraingo bidea, menditik datorren urak hartu du zenbait zatitan, Olalde baserri aurrean, esaterako. Horrez gain, Sastarrain errekak gainezka egin du hainbat puntutan. Hala ere, arratsalderako euri-zaparradak gutxituko direla iragarri du Euskalmetek.
Ibaiaren hainbat argazki: