Maddi Alberdik irabazi du ‘Preziyo juxtua’ lehiaketa
Danbolin— 2020-10-28
Maddi Alberdik asmatu du merkatari elkarteko dendetako produktuez osatutako otarraren prezioa. Zestoa, Azpeiti eta Azkoitiko merkatari elkarteek antolatu dute lehiaketa elkarlanean, herriko merkataritza dinamizatzeko asmoz. 804,24 eurotakoa da otarraren prezioa eta Alberdi gerturatu da gehien, 804,00ko preziorekin. Zestoan, guztira, 1.760 prezio jaso ditu merkatari elkarteak eta zifra horrekin “oso gustura” daudela azaldu dute. Herritarrei herriko saltokietan erosketak egin eta lehiaketan parte hartzeagatik eskerrak eman nahi izan dizkiete eta herriko merkataritzak duen garrantzia nabarmendu nahi izan dute.