Albisteak

Maddi Plazaola 16 urtez azpiko Euskal Selekzioaren deialdian

Autonomia-erkidegoen arteko 16 urtez azpiko emakumezkoen Espainiako Txapelketa jokatu da asteburu honetan, eta Maddi Plazaola Euskal Selekzioaren deialdian sartu da. Partidak Torreviejan (Alacant) jokatuko dituzte, bihartik igandera bitartean, eta jokalari txuri-urdinak lehen aldiz izango du selekzioarekin txapelketa ofizial bat jokatzeko aukera.

Kategoria horretan Espainiako txapeldun izateko lehian arituko dira zortzi talde. Lehen partida bihar, hilaren 20an, 12:30ean jokatuko dute Gaztela eta Leonen aurka. Norgehiagoka horretan lortutako emaitzaren arabera erabakiko da larunbateko aurkaria eta partidaren ordua. Partida guztiak Espainiako Futbol Federazioaren YouTubeko kanalean ikusi ahal izango dira. Plazaolak jokatuko duen partida ikusteko egin klik hemen.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide