Albisteak

Maiatza bukatu aurretik Zentroa utz dezatela exijitu dio Elizak Gazte Asanbladari

Maiatza bukatu aurretik Zentroko eraikina uztea exijitu dio Donostiako Gotzaindegiak Zestoako Gazte Asanbladari. Zentroa “beren kabuz” uzten ez badute, Elizak bide judizialarekin aurrera jarraitu eta beste salaketa bat jarriko duela jakinarazi du asanbladak. Era berean, Elizak negoziatzeari uko egiten jarraitzen duela salatu du.

Honen aurrean, “Zestoako Gaztetxeak zein izan behar duen” argi dutela azpimarratu dute asanbladako kideek, eta bide horretan “borrokan” jarraituko dutela gaineratu dute.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide