Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Maiatzak 1erako mobilizatzeko deia Azpeitirako egin bazen ere, osasun egoera dela eta herrian egitea erabaki du Zestoako LABek. Zestoan, eguerdiko 12:00etan egingo da manifestazioa, plazatik hasita eta Bainuetxera joango dira bertako langileen egoera larria salatzeko. LABeko delegatuek bertan parte hartzeko deia egiten dute.
“Aldaketa da aukera, zaintza, lana, bizitza, herria!” da aurtengo leloa. Osasun egoera honen ondorioz lan-balditzak eta bizi-baldintzak okertu diren honetan, langileak mobilizazioetan parte hartzera deitzen dituzte.