Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

2024ko festak antolatzeko bigarren bilera egingo da asteazkenean, maiatzaren 22an, Alondero aretoan, arratsaldeko 19:00etan. Berriro ere, Udalak bilerara azaltzearen garrantzia azpimarratu nahi izan du; izan ere, erabateko lehentasuna izango dute bileran proposatutako ekitaldiak.
Bertan landuko ditugun gaiak hauexek dira, besteak beste:
• Udan zer Zestoan?
• Uda amaierako kontzertuak.
• Edadetuen eguna.
• Festetako egunak errepasatu.
• Txupinazoa nork botako duen aztertu…
• Eta abar.