Albisteak

Maiatzaren 3ko umeen danborradako karroza egiteko lehiaketa jarri du martxan Udalak

Maiatzaren 3ko Umeen danborradako karroza egiteko lehiaketa jarri du martxan Udalak. Datorren urtarrilaren 7a baino lehen, 1:10 eskalako maketa bat ideiatu eta diseinatu beharko dute parte hartu nahi dutenek. 18 urtetik gorako Zestoan bizi den edonork har dezake parte eta lan sarituak 3.000 euroko diru-laguntza jasoko du (karroza egiteko materiala eta bestelakoak barne).

Irabazleak, karroza ideiatu eta diseinatzeaz gain, karroza inguruan behar dituen pertsonaiak bilatu eta haien jantzi eta abarrez arduratu beharko du. Danoborrada egunean, berriz, karrozaren segurtasunerako behar diren pertsonak lotu beharko ditu, besteak beste.

Zestoako Udaleko Kultura Batzordeak baloratuko ditu lanak eta beharrezkoa balitz, pertsona gehiagok ere hartu ahal izango dute parte epai-mahaian, aholkulari gisa. Lanak baloratzeko orduan, originaltasuna, zuzentasuna, freskotasuna eta gaiarekiko lotura baloratuko dira. Hala ere, epaimahaiak beste irizpide batzuk kontutan hartu ahalko ditu. Lehiaketaren baldintza zehatzak zein diren jakin nahi izanez gero, Zestoako Udal bulegoetan edo kultur teknikariarekin harremanetan jarrita eskuratu ahal izango dira.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide