Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Pasa den urtek0 urrian egitekoak ‘650 tontor’ egitasmoa baina eguraldi txarra zela eta bertan behera gelditu zen. Data berria iragarri zuten orduan eta iristear da. Maiatzaren 8an, Euskal Herriko 650 tontor ingurutara igotzeko deia luzatu du Sarek “euskal preso eta iheslarien etxeratzearen alde”. Modu horretan, “elkarbizitzaren eta bakearen aldeko” herritarrak elkartu nahi dituzte.
Oraindik ez dakite seguru Zestoan zein mendi igoko duten baina Zestoako Sarek maiatzaren 8a gordetzeko deia luzatu die herritarrei. Eguna gerturatzen doan heinean ibilbidea eta irteera ordua jakinaraziko dituzte.