Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Maite Franko ipuin kontalariak ‘Panpinak Aitorrentzat’ emanaldia eskainiko du, datorren ostiralean, hilak 10, arratsaldeko 17:00etan hasita, Arroabeko eskola zaharrean. Lau urtetik gorako haurrentzako saio izango da, eta sexu bereizkeria gainditzea du helburu.
Arroa Beheko Talde Feministak, Ezkaizto Auzo Elkarteak eta Sakulupe Guraso Elkarteak antolatu dute emanaldia.