Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Malen Ayesa zestoarra, Zumaiako Pulpoko jokalaria, Euskal Selekzioaren deialdian sartu da Espainiako CESA Eskubaloi Txapelketa jokatzeko. Autonomia elkarteetako selekzioen artean jolastuko da eta berak infantilen kategorian lehiatuko du. Ehundaka jokalari bilduko dira Blanesen eta inguruko herrietan, infantil, kadete eta jubenil mailako txapelketetan parte hartzeko.
Bihar hasiko da txapelketa, eta bost egun iraungo ditu. Partidak herri hauetan jokatuko dira: Blanes, Malgrat del Mar, Lloret del Mar eta Calella. Partidak zuzenean ikus ditzazkezue Internet bidez esteka honetan: https://www.youtube.com/@RFEBM/streams.