Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Malen Ayesa eta Laia Gasitian Abantzuko pilotariek Gipuzkoako txapelak eskuratu zituzten atzo. Ayesak Eskuz Banakako Emakumezkoen Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketako finaleko partidak jokatuko zituen, Oiarpe klubeko Larraitz Galardi pilotariaren aurka. Bi partidak irabazi zituen Ayesak, 8-2 eta 8-4. Gasitiain berriz, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako eskuz banakako finalean izan zen, Pagazpe klubeko Araitz Mendiluzeren aurka, eta 16-14 gailendu zen.
Argazkiak: Abantzu