Albisteak

Mandalak eta ponpoiak egiteko tailerrak, hil honetan, gaztelekuan

Joan den asteburuan eman zioten hasiera hilabeteari gaztelekuan. Jolas libreaz eta Barbantxo aisialdi taldearen saioaz gozatzeko aukera zuten herriko haur eta gaztetxoek. Datozen asteetan ere izango da zer egina gaztelekuan.

Ekintzetan parte hartzeko plazak mugatuak izango dira eta hori dela eta, orain arte bezala, ekintza guztietarako aurrez izena ematea ezinbestekoa izango da, Whatsapp zenbaki honetan: 688 684 029.

Hona hemen egitaraua:

Otsailak 11, osteguna:  “Galtzerdien eskulana” gaztelekuan (3.ziklokoentzat)

Otsailak 12, ostirala:  Haurrentzat jolasak, Barbantxo Aisialdi Taldearekin Zestoan eta Aizarnan 17:00-18:00.

Otsailak 12, ostirala: “Eskulana: ponpoia” gaztelekuan (DBHkoentzat)

Otsailak 6, larunbata: “Jolas librea” gaztelekuan (DBHkoentzat)

Otsailak 17, asteazkena:  “Ponpoi tailerra” gaztelekuan (2.zikloko haurrak). 1.txanda: 16:45-17:45  / 2.txanda: 18:00-19:00.

Otsailak 18, osteguna:  “Galtzerdien eskulana” gaztelekuan (3.ziklokoentzat)

Otsailak 19, ostirala:  “Jolas librea” gaztelekuan (DBHkoentzat)

Otsailak 19, ostirala: Haurrentzat jolasak, Barbantxo Aisialdi Taldearekin Arroabean. 17:00-19:00

Otsailak 20, larunbata: “Jolas librea” gaztelekuan (DBHkoentzat)

Otsailak 23, asteartea:  “Mandala tailerra” gaztelekuan (1.zikloko haurrak). 1.txanda: 16:45-17:45 / 2.txanda: 18:00-19:00

Otsailak 25, osteguna:  “Jolas librea” gaztelekuan

Otsailak 26, ostirala: Haurrentzat jolasak, Barbantxo Aisialdi Taldearekin Zestoan eta Aizarnan 17:00-18:00

Otsailak 26, ostirala:  “Mandalak margotzen” gaztelekuan (DBHkoentzat)

Otsailak 20, larunbata:  “Mandalak margotzen” gaztelekuan (DBHkoentzat)

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide