Albisteak

Manifestazioa egin dute GRI Castings enpresaren itxiera salatzeko

Zestoako GRI Castings enpresa itxi eta 61 langile kaleratuko dituztela salatzeko manifestazioa egin dute gaur arratsaldean. Lantegiko Enpresa Batzordeak deitu du mobilizazioa, eta hamarnaka pertsonek egin dute bat deialdiarekin.
Hemen manifestazioaren amaieran Enpresa Batzordeko ordezkariek irakurritako idatzia:

“GRI Casting-en lan egiten dugunok TS Fundiciones itxi genuen. Badakigu zer den etorkizunari buruzko ziurgabetasuna jasatea, enplegua galtzea, eta kasu askotan langileok erabili eta bota egiten garela ikustea enpresentzat.

Gonvarri taldea enpresarekin hitz egin zen 2015. urtean. Ziur gaude GRI Casting ondo bideratuta eta industria-proiektu serio batekin etorkizuna duen enpresa dela.

Jarduera hasi zenetik, enpresa berriak enpresa zuzentzeko gaitasun falta erakutsi du. Gonvarri taldea honela definitzen da: “altzairu lauaren eta aluminioaren transformazioan liderra den konpainia, 60 urtetik gorako esperientzia duena”. Zestoan ez dugu lidergo hori ikusi. Lan-kargak oso estuak izan dira beti, eta industria-proiektuak ez du seriotasunik izan.

Horren adibide da 2022ko irailean Donostiako Lan arloko 5. Epaitegiak baliogabetzat jo zuen erregulazio espedientea, ez baitzuen inolako justifikaziorik.
Egoera horren aurrean, GRIn lan egiten dugunok gure lanpostuen etorkizunaren alde borrokatuko dugu, baina baita eskualdeko pertsonei lana ematen jarraitu behar duen instalazio baten etorkizunaren alde ere.

Bide horretan, erakundeak hitz onetatik ekintzetara pasatzea eskatzen dugu. Enpresetako zuzendaritzek fabrika itxi, iritziak galdu eta langileak kaleratzen dituzte, zigorgabetasun osoz. Erakundeei zorroztasuna eta exijentzia eskatzen diegu Gonvarri Taldearen aurrean. Ez dugu onartuko lantegia ixtea; etorkizuna bermatuko duen industria-proiektu baten alde borrokatuko dugu. Asko da jokatzen dena”.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide