Albisteak

Maria Albizu garaile, Arrateko krosean

Arrateko krosa jokatu zen pasa den igandean Elgoibarren. Maria Albizu korrikalari zestoarrak lehenengo postua eskuratu zuen Sub 18 kategorian. Ia lau kilometroko ibilbidea egin zuten korrikalariek eta 13 minutu eta 56 segundo behar izan zituen Albizuk lasterketa amaitzeko.

Gipuzkoako Laboral Kutxa txapelketaren baitan jokatutako krosa izan zen Arratekoa. Guztira, lau kros ezberdinek osatzen dute txapelketa eta azken hitzordua izan zen igandekoa. Ordizian, Elgoibarren eta Irunen korritu dira gainontzeko lasterketak eta bakoitzean lortutako postuaren arabera puntuazio ezberdina eskuratu du korrikalari bakoitzak. Albizuk hirugarren postua lortu du txapelketa honetan.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide