Albisteak

Mariskoz betetako otarra zozketatzera goaz!

Duela bi urteko iraileko festetan egin genuen zozketak arrakasta izan zuen  eta garai nahasi hauetan saltsa pixka bat sortzeko asmotan berri on bat dugu gure bazkideentzat: mariskoz betetako beste otar bat  zozketatuko dugu zuen artean.

Baina…oraindik bazkide ez zarela? Ba oraintxe duzu aukera, bazkide eginez gero, otarraren zozketan parte hartzeko aukera izango duzu.

Eta zuk bazkide, zozketan parte hartuko duzu. Bazkide berriren batekin etorriz gero, gainera, otarra etxera eramateko aukera bikoitza izango duzu, bi zenbaki emango dizkizugu eta! Zozketarako txartelak eskuratzeko behar beharrezkoa da bazkideak pertsonan gerturatzea.

Hemen dituzue aste honetan txartelak eskuratzeko txandak (datorren astean ere aukera izango da):

OSTIRALA 18:30/20:00 Erdikalean

LARUNBATA 13:00/ 14:00 Erdikalean

Oharra: Zozketa maiatzaren 1ean egingo da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide