Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Marrazketa, pintura eta josten ikasteko ikastaroetan izena emateko epea zabaldu dute. Marrazketa eta pintura ikastaroak bost urtetik gorakoei zuzenduta daude. Txikienek sormena lantzeko aukera izango dute, eta helduek teknika ezberdinak ikasiko dituzte.
Josteko ikastaroetako maila indibiduala izango da, eta pertsona bakoitzaren gustu eta beharrak hartuko dira kontuan. Patroiak egiten ikasteko, erabiltzen ez diren jantziak konpontzeko edo birziklatzeko ikasteko aukera egongo da. Izena emateko edo informazio gehiagorako deitu 627 033 231 telefonora.