Albisteak

Martxan da Arroa Beheko II. Ipuin Lehiaketa

Iaz hasitako bideari jarraituz, bigarren aldiz antolatu du aurten Ezkaizto Auzo Elkarteak ipuin lehiaketa. Hiru taldetan banatzen da sariketa; L.H 1-2,  L.H. 3-4 eta L.H. 5-6. Idatzien gaia librea izango da. Lanak originalak, argitaragabeak, eta beste inolako lehiaketetan saritu gabeak izan beharko dute. Neurriari dagokionez, LH1-2koek orrialde bateko lana aurkeztu beharko dute, eskuz idazteko aukera ere onartzen zaie haue, zaharragoek ordenagailuz idatzita aurkeztu beharko dute. LH 3 eta 4koek, orrialde bat eta bi arteko luzera duten ipuinak idatzi beharko dituzte eta LH 5 eta 6. mailakoek lau orrialde arte idazteko aukera dute.
Ordenagailuz idazterako orduan, letra mota “Arial”, erabili beharko da eta letraren neurria “12”. DIN A-4 neurriko orrietan. Idazlanarekin batera, gutun-azal itxi baten barruan adieraziko dira: egilearen izen-abizenak. Kartazalaren kanpoaldean, ipuinaren izenburua eta zein mailatan parte hartzen duen idatzi beharko da. Lanak aurkezteko epea martxoak 9an bukatuko da eta Arroako eskolara eraman beharko dira.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide