Martxan da Arroa Beheko III. Ipuin Lehiaketa
Danbolin— 2021-03-10Duela bi urte hasitako bideari jarraituz, hirugarren aldiz antolatu dute auzoko haurrei zuzendutako ipuin lehiaketa. Ezkaizto Auzo Elkarteak eta Arroako eskolak elkarlanean bultzatu dute ekimena.
Sariketa hiru taldetan banatu dute; L.H 1-2, L.H. 3-4 eta L.H. 5-6. Idatzien gaia librea izango da. Lanak originalak, argitaragabeak, eta beste inolako lehiaketetan saritu gabeak izan beharko dute. Ipuinak maiatzaren 7a baino lehen aurkeztu beharko dira Arroako eskolan.
Irakurri pasa den urteko ipuinak
hemen.