Albisteak

Martxan da desintoxikazio digitala, animatu zu ere!

Kostata, baina lortu ditugu esperimentua egiteko boluntarioak. 11 izango dira 10 egun hauetan esperimentua egiten egongo diren boluntarioak. Bejondeizuela!

Zure kaxa egitera animatu nahi baduzu, hemen duzu beraiek jarraituko dituzten pausuen informazio guztia, ondoren emaguzu zure esperientziaren berri, gustura jasoko dugu eta. Zorte on!

DESINTOXIKAZIO DIGITALA

Hastear dago esperimentua! Gogoratu egun hauetan zehar izaten dituzun gora beherak, bitxikeriak etab. koaderno batean idazten joatea.

1. EGUNA: ASTEAZKENA.

Ohera joan aurretik zure lagun guztiei esperimentu baten parte hartzera zoazela eta urriak 11 arte ez duzula sare sozialik ez Whatsappik erabiliko jakinarazi. Orain bai, desinstalatu zure mugikorretik sare sozialak (Whatsappa izan ezik). Ez izan zalantzarik, gai izango zara, egizu zeuregatik!

2. EGUNA: OSTEGUNA.

Sare sozialik gabe: 1. eguna

Lantokiko zure dispositibo guztietako sare sozialen aplikazioak ere desinstalatu. Bota erronka zeure buruari!

3. EGUNA. OSTIRALA

Sare sozialik gabe: 2. eguna

Ohera joan aurretik desinstalatu Whatsapp aplikazioa ere. Ez ahaztu, egin dezakezu! Datorren ostirala berehala iritsiko da, ziur ikasketa berriren bat aterako duzula honetatik.

4. EGUNA LARUNBATA

Sare sozialik gabe: 3. eguna/ Whatsapp-ik gabe: 1. eguna

Lasai, ez zaude inkomunikatua, gogoratu SMS, e-mail eta deiak existitzen direla!

5. EGUNA IGANDEA.

Sare sozialik gabe: 4. Eguna/ Whatsapp-ik gabe: 2. Eguna

Ez zen horrenbesterako ezta? Ohera joan aurretik datuak kendu mugikorretik. Bihartik aurrera ez duzu internetik ez emailik erabiliko.

6. EGUNA ASTELEHENA

Sare sozialik gabe: 5. eguna/ Whatsapp-ik gabe: 3. eguna/ Daturik gabe: 1. eguna

Ikusten zein ongi moldatzen zaren? Goazen pixka bat zailtzera, bihartik aurrera SMSik ere ez.

7. EGUNA ASTEARTEA

Sare sozialik gabe: 6. Eguna/ Whatsapp-ik gabe: 4. Eguna/ Daturik eta emailik gabe: 2. Eguna/ SMS gabe: 1. eguna

Mugikorra deiak egiteko bakar bakarrik erabil dezakezu. Gogoratu Netflix eta antzekoak ere internet bidez jasotzen dituzula. Esperimentua ondo egiteko ezingo zenituzke erabili.

8. EGUNA ASTEAZKENA

Sare sozialik gabe: 7. Eguna/ Whatsapp-ik gabe: 5. Eguna/ Daturik eta emailik gabe: 3. Eguna/ SMS gabe: 2. eguna

Mugikorra deiak egiteko bakar bakarrik erabil dezakezu. Horrek ez du esan nahi inkomunikatuta zaudenik, ziur betiko lagunak gertu dituzula eta bestela aprobetxatu zeure buruarekin egoteko.

9. EGUNA OSTEGUNA

Sare sozialik gabe: 8. eguna/ Whatsapp-ik gabe: 6. eguna/ Daturik eta emailik gabe: 4. Eguna/ SMS gabe: 3. eguna

Gaur arratsaldeko 17:00etatik aurrera 24 orduz mugikorrik gabe egongo zara. Ekarri zure mugikorra Danbolineko bulegora.

10. EGUNA OSTIRALA

MUGIKORRIK GABEKO EGUNA// Sare sozialik gabe: 9. eguna/ Whatsapp-ik gabe: 7. eguna/ Daturik eta emailik gabe: 5. eguna/ SMS gabe: 4. eguna

Arratsaldeko 17:00etan elkartuko gara Kultur Etxean.

Zuen esperientziaren berri izateko irrikaz gaude.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide